Denok Korrikara!- KORRIKA 19ren Kantaren bideoa piktoekin
K FONEMA LANTZEKO MATERIALA
Kaixo.
Beno, hemen dauzkazue bi dokumentu sortu berriak. Lehenengoa hasieran k fonema daukaten hitzekin, eta bigarrena, osatuagoa, denetarik k fonema lantzeko.
Lehenengoa slideshare.net- en jarri nuen, baina gaia bera denez, uste dut ez dagoela txarto hemen ere ipintzea.
Espero dut baliogarriak izatea.
Ondo ibili!
Miren Larrea

B FONEMA LANTZEKO MATERIALA
Kaixo.
Beno, hemen dauzkazue beste bi dokumentu kontzientzia fonologikoa lantzeko. Lehenengoa hasieran b fonema daukaten hitzekin, eta bigarrenean, denetarik fonema bera lantzeko. Hauek aurreko dokumentuen formatua daukate, baina lantzen den fonema aldatzen da: oraingoan “B” tokatu zaigu.
Sentitzen dut, baina orain arte ezin izan ditut blogean gauza gehiago jarri oso lanpetuta nagoelako…Upsss
Dena den, animo, gutxi falta zaigula ikasturtea bukatzeko!
Ondo izan!
Mirentxu
BEHIN BETIKO- Kantaren bideoa piktoekin
Kaixo, aspaldiko!
Oso lanpetuta ibili naiz aurten eta blog-a pixka bat ahaztuta izan dut, baina EUSKARAREN EGUNA laster izango da eta post bat merezi duela uste dut.
Eskolan egun hori ospatzeko egingo dugu ekintza bat, “Behin Betiko” kanta guztion artean abestea. Horretarako, bideo hau sortu dut piktogramekin, umeek abestia ikasten errazteko. Hemen usten dizuet.
Espero dut zuen gustukoa izatea.
See you!
Mirentxu

HEMENDIK NABIL BERRIZ ERE
Kaixo bloga jarraitzen duzuen guztioi,
Jakingo duzuenez, nire bizitza apur bat konplikatua izan da azken urteotan. Oraindik ez dago guztiz “normalduta” baina bagoaz aurrerantz apurka- apurka. Horren inguruan, eskertu nahi ditut jasotako animozko mezu guztiak.
Bestalde… aurten ere hor nabil ez dakidala blogera aurten ere igotzeko moduko zeozer sortuko dudan edo ez. Aurten instituto batean nabil lanean eta sortzen ari naizen edo moldatuko ditudan materialek ez dute zer ikusirik hasiera batean blog honetarako planteatu nuenarekin. Baina beste urte batez bloga alde batera uztea ere ez dut nahi.
Orduan ez dakit, DBHrako zonaldetxo bat sortzea prestatzen dudana igotzeko… ala ez. Suposatzen dut azkenean zabalduko dudala, agian norbaiti ondo etorriko zaio ta! Lenguaje eta euskera arloak landuko ditut DBH1. eta 2.mailako ikasle batzuekin. Gainera Mirenek lehen hezkuntzan jarraitzen du ta seguru batzuetan zeozer igoko duela! Animo Miren!! :-p
Gabon eta milesker irakurtzeagatik!
Musuuuu
Eneritz

SHARE LOVE- kanta piktoekin
Kaixo, aspaldiko!
Beno, ikusi duzuenez, ez dut ezer ipini blogean aspalditik, baina garai hauetan ezinbestekoa iruditzen zait zuei gabon onak pasatzea opatzea.
Horretarako, eskolako jaialdian egingo dugun kanta baten bideoa ekartzen dizuet oraingoan. Ingelesez dago, baina mezua polita da. “Share Love”, Maitea konpartitu, hori da nire desioa zuentzat.
Ondo ibili. Muaks
Mirentxu

KORRIKA 2017
Dakizuenez, apirilaren 30ean 20.Korrika izango dugu Euskal Herriko herrietatik barrena. Garrantzitsua da, honelakoak gure inguruan gertatzen direnean autismoa duten ikasleei ere moldatzea, eurek ere gertaeraren parte izan daitezen eta batez ere, ahal den heinean, zer gertatzen den uler dezaten. Badira aste batzuk Bego Garaik Zirkorrikaren, aurtengo korrikaren kantaren, moldaketa ikusi nuela. Guztiekin konpartitu nahiko nuke, norbaitek orain arte ikusi ez badu… ikasleekin landu ahal izateko.
Ondo ibili… ika, ika, ika… hemen dator KORRIKA!!
Eneritz

JARRERA KONTROLATZEKO PLANA
Kaixo!
Duela egun batzuk jarrera kontrolatzeko plan bat prestatu diot ikasle bati. Gelan arazo pila bat ematen ibili da, asko urduritzen delako eta ez duelako hori kontrolatzeko inolako gaitasunik.
Gogoratuko duzuenez, aurten institutu batean nabil lanean eta “plan” hau DBH1.mailan dagoen ikasle bati prestatu diot. Jarrera arazo izugarriak izan ditu ikasturtean zehar, baina orain arte ez du onartu plan bat behar zuenik. Inoiz ez da berandu, eta bere neurrira, urduritzen hasten denean zer egin behar duen ikasteko plana jarri dut martxan.
Plan hau lehenengo pausu bat bezala ikusten dut nik. Norberak bere emozioak kontrolatzen hasteko plana moduan. Hemen ikasleak, zein momentutan urduritzen hasten ari den eta kontrola galdu baino lehen, denbora batez gelatik ateratzea (gelako giroa apurtu gabe) eta gelatik kanpo dagoela, lana utzi gabe, lasaitu dela konprobatu eta gero, berriro ere gelako dinamikara bueltatzea izango litzateke helburua.
Zergatik gelatik kanpo? Gela barruko zaratak, ariketak egiteko itxaroteak,… asko urduritzen dute. Beraz, behin prosezu horretan sartuta, bere egoera hori mozteko era azkar moduan ikusten dut eta bere urduritasunak ez badu beherantz egiten, eta goranzko bidea jarraitzen badu, behintzat gelatik kanpo egongo da, eta gela barruan daudenek, berean jarraituko dute lasai. Bestalde, estimulurik gabeko gela batetara joango denez, bere urduritasun maila oso altua ez bada, lan egiten jarraitu ahalko du; eta altua izanez gero, betiere hobe izango da, zenbat eta estimulu gutxien izatea bere inguruan, lasaitzeko eta baita bere buruari edo beste norbaiti minik ez emateko.
Ikusi ahalko duzuen bezala, planak 4 zati desberdin ditu. Lehenengoan, ikasleak urduritzen denean zer egiten duen edo zer sentitzen duen eta zein momentuk urduritzen duten aztertuko ditu. Hau gure laguntzarekin egin beharko du, askotan eurek ez baitakite noiz gertatzen zaien hori, edo zelan jakin urduritzen ari direla.
Bigarren zatian, gela barruan dagoela urduritzen dela ikusita, eman beharreko pausuak daude azalduta, eta behin gelatik kanpo, zer gertatu behar den berriro ere gelara bueltatu ahal izateko. Piska bat luzea da, beraz, gure laguntzarekin irakurtzea komeni da, pausuak eta gerta daitekeena argi gera dadin.
Hirugarren atala, gelatik kanpo dagoenean, gelara bueltatu ahal izateko bete beharreko dokumentua da. Dokumentu honetan ikasleak bere egoeraren ausnarketa egingo du, baina berarekin dagoen irakasleak izango du azken hitza.
Eta laugarren eta azken atalean, gela barruan dagoen irakasleak bete beharreko dokumentua dago. Honekin, ikaslea urduritzen dituzten arrazoiak, gelara lasai bueltatzen den, eta horrelakoak, aztertu nahi dira. Batez ere, ikasleak bururatzen zaiolako eta ez urduri dagoelako, gelatik irtetea eta horrelakoak, ekiditzen saiatzeko.
Sor daitezkeen beste bi galdera gaztelaniaz zergatik dagoen eta lehenengo pertsonan zergatik idatzi dudan izan daitezke. Hizkuntzari dagokionez, bere ama hizkuntza eta ondo kontrolatzen duena, gaztelania delako izan da (euskaratu daiteke, eta datorren ikasturteari begira egiten saiatuko naiz). Eta lehenengo pertsonan idaztearen arrazoia, berak nik, edo irakasleok, plan hori betetzera behartzen dugula ez setiarazteko da, berak erabaki baitu bere beharra duela.
Planteamenduan, uste dut, argi ikusten dela, institutu bateko funtzionamendurako eginda dagoela, baina moldaketa txiki batzuk eginda, LH-ko goi mailetan behintzat, lantzeko ere aproposa dela esango nuke.
Ia zer iruditzen zaizuen! eta espero dut baliagarria edo behintzat interesgarria iruditzea,
Ondo Ibili!!
Eneritz
NIRE JARRERA KONTROLATZEKO PLANA-PLAN PARA CONTROLAR MI ACTITUD

G FONEMA LANTZEKO MATERIALA
CNEak aplikaziora igotzeko jarraibideak
Garai honetan CNEak prestatzen ariko zarete, beno, seguru aski bukatuta egongo dira eta sinadurak biltzen ibiliko zarete, eskaneatzen,… Gero, CNE horiek w67 aplikaziora igotzea tokatzen zaigu. Horregatik, Donostiako G01 berritzegunean prestatutako bideotxo honen linka ipintzen dizuet, honekin oso argi geratzen baita nola igo behar diren.
Ondo segi!
Eneritz

NIRE GORPUTZA DA- BIDEOAREN KANTA PIKTOGRAMEKIN
Kaixo, aspaldiko!
Bada urte bat edo, ez dudala ezer ipintzen blogean… Egia esanda, banituen gauza pare bat zuei erakusteko, baina baimenen kontuarekin ez naiz ausartu eta gainera, oso lanpetuta ibili naiz.
En fin… gaurkoa KANTU KOLORE musika taldekoa da, eta ez dut lortu haiekin harremanetan sartzea baimena eskatzeko. Beraz, norbaitek uste badu hemendik kendu behar dudala… esan eta listo.
Ikasleei ikaragarri gustatzen zaie, eta trasmititzen duen mezua, barneratzekoa…
Beno, liatzen nazela… Espero dut gustukoa izatea
Ah… badaezpada usten dizuet letra piktoekin moldatuta atxikitutako dokumentuan, lehenengo estekan.
Ondo ibili
Mirentxu
NIRE GORPUTZA DA letra piktogramekin
FONEMAK LANTZEKO MATERIALA- silabak bereiztu
Ea… animatu naiz… edo urte bat ezer jarri barik edo dena jarraian, jaja!!!
Hemen beste material bat doakizue fonemak lantzeko. Bi dokumentu dira. Lehengoa, fonemaz fonema antolatuta dago, hau da, lehendabizi M, gero T, ondoren, K…
Bigarrenean ordez, landutako fonemak nahastuta daude. Lehenengoan agertzen diren irudi berdinak dira, baina nahastuta.
Behar izanez gero, soluzioak orriko beheko aldean azaltzen dira, letra txikiz.
Ondo izan!
Mirentxu
Etxea nahi zuen elefantea – PIKTOIPUINA
Kaixo, aspaldiko!
Zer azkar pasatzen da denbora, eh? Hemen utziko dizuet ipuin bat 3 formato ezberdinetan. Etxea nahi zuen elefantea da izenburua.
1-Powerpoint, orrialdeak banan – banan pasatzeko eta norberaren irakurtzeko erritmora egokitzeko, betiere ordenagailuan, erakargarriagoa delakoan
2- pdf, inprimatuta izateko, eskura, paperean.
3- Bideoa mp4 formatuan, ahotsarekin. Ez izan oso kritikoak narratzailearekin, horrelako lanetan nire lehen aldia da eta!
Aurten hemendik gauza gehiago ipintzeko asmoa daukat. Gauzatxo batzuk sortzen ari gara, baina momentuz garatu gabe daude, ezin dut ziurtatu, baina ahaleginduko naz…jeje
Laster arte!
Mirentxu
ETXEA NAHI ZUEN ELEFANTEA
LOTSA GALDU- DANTZA ETA KANTA PIKTOGRAMEKIN
Kaixo berriro!!
Beno… esan nizuen gauza pare bat nituela bukatu barik, proiektuan,ba… hona hemen bideo bukatu berria. Kanta honen dantza, “Lotsa galdu”, iazko euskara egunean egin genuen, eta piktoak prest nituen baina orain bukatu dut horiek bideoan gehitzen.
Beno, lehenengo eta behin, ez dut Mariari eskerrak ematea ahaztu nahi. Bera da bideoan agertzen den pertsona, aparteko andereño. Bideoa sortu zuen ikasleak dantza ikasi zezaten, ez zekien zertarako erabiliko nuela nik geroago….jejeje . Beraz, soinua eta irudiaren kalidadea etxekoa da baina nire ustez hori ez da inportanteena.
En fin, kanta hau oso polita iruditu zait betidanik, eta oso abesti animatua dela uste dut. Beraz, gozatu eta ondo pasa!!
Agur
Mirentxu
ZURI IZAN NAHI ZUEN HARTZA- ipuina piktoekin
Kaixo, aspaldiko!
Beno, hemendik naukazue berriro, “Zuri izan nahi zuen hartza”izeneko ipuinarekin oraingoan. Aldi honetan, ipuina pdf formatuan baino ez dago (nire ahotsa bideo batean entzutea ez zitzaidan batere atsegin egin aurrekoan, eta emaitza eta emandako denbora ez datoz bat, nire ustez). Hala ere,hau ipuin polita iruditzen zait eta baliogarria izatea espero dut.
Ondo ibili!- Mirentxu
zuria izan nahi zuen hartzaren ipuina
HEMENDIK NABIL BERRIZ ERE
Kaixo bloga jarraitzen duzuen guztioi,
Jakingo duzuenez, nire bizitza apur bat konplikatua izan da azken urteotan. Oraindik ez dago guztiz “normalduta” baina bagoaz aurrerantz apurka- apurka. Horren inguruan, eskertu nahi ditut jasotako animozko mezu guztiak.
Bestalde… aurten ere hor nabil ez dakidala blogera aurten ere igotzeko moduko zeozer sortuko dudan edo ez. Aurten instituto batean nabil lanean eta sortzen ari naizen edo moldatuko ditudan materialek ez dute zer ikusirik hasiera batean blog honetarako planteatu nuenarekin. Baina beste urte batez bloga alde batera uztea ere ez dut nahi.
Orduan ez dakit, DBHrako zonaldetxo bat sortzea prestatzen dudana igotzeko… ala ez. Suposatzen dut azkenean zabalduko dudala, agian norbaiti ondo etorriko zaio ta! Lenguaje eta euskera arloak landuko ditut DBH1. eta 2.mailako ikasle batzuekin. Gainera Mirenek lehen hezkuntzan jarraitzen du ta seguru batzuetan zeozer igoko duela! Animo Miren!! :-p
Gabon eta milesker irakurtzeagatik!
Musuuuu
Eneritz
ZUBIRIK ZUBIRI JOLASA PIKTOGRAMEKIN
Kaixo!!
Bada denbora luze hemen ezer argitaratu barik. Jolas klasiko baten egokitzapena luzatzen dizuet oraingo honetan, piktoekin moldatuta. Nahiko sinplea da, arauak oso sinplifikatuta daude baina nik uste dut jolasaren oinarriak ulertzen direla. Orain bakarrik falta zaigu praktikan ipintzea. Aste honetan landuko dugu guk. Beti bezala, espero dut baliogarria izatea.
Laster arte
Errezetak piktogramekin- sukaldaritza tailerra
Kaixo talde!!
Blog hau nahiko geldirik dago, badakit. Aspalditik ez dugu ezer igotzen baina kontua da aurten oso material kontestualizatuta sortzen dudala eta ezin dut konpartitu hemendik edonorentzat ez duelako balio, testuinguru batean kokatuta dago eta pertsona bat/ batzuentzat pentsatuta. Beraz… web honi bultzakada bat emateko, iazko material bat berreskuratu eta apaindu dut zuekin konpartitzeko asmoz.
Oraingo honetan errezetak dira. Guztiak eskolako sukaldaritza tailerrean prestatu genituen, ez dira oso konplikatuak, baina batzuetan, oso laburtuta daudenez, ez dakit ondo ulertuko diren. Dudak badituzue errezetak burutzean, zuzendu niri hemendik eta nire esku baldin badago, argituko ditut. Bestela zenbait errezetatan jatorririzko web orrialdera joan zaitezkete dudak argitzeko, linka ipinita dago.
Ondo ibili
Mirentxu
SILABA TRABATUAK BEREIZTEKO MATERIALA- HORMAIRUDIAK
Kaixo!!!
Aurreko batean, silaba zuzenekin laguntzeko hormairudiak utzi nituen hemendik. Oraingoan, gauza bera sortu dut baina silaba trabatuekin. Espero dut erabilgarria izatea.
P.D: Akatsak ikusten badituzue mesedez esan zuzentzeko.
Disfrutatu

Genero-indarkeriaren aurkako eguna- 25N
Kaixo!
Azaroak 25a heltzear dago, eta ikasle batzuek horren zentzua ulertu dezaten, azalpen txiki bat prestatu dut piktogramekin. Espero dut baliogarria izatea.
Ondo izan!!!