MARI KANELA
HAMELINGO TXIRULARIA- Ipuina piktogramekin
Kaixo.
Hemen daukazue ipuin klasiko bat piktogramekin moldatuta. Oraingo honetan, irudak margotzeko dira.
Dokumentua horizontalki irakurtzeko pentsatuta dago.
Espero dut zuen gustukoa izatea.
Hurrengora arte!!
Hamelingo txirularia margotzeko

HEZIKETA FISIKOKO MATERIALEAN EGINDAKO MOLDAPENAK
Hemen klik eginda ikus dezakezuen materiala autismoa duen ume batentzat prestatua dago, baina guztientzat oso baliagarria dela esango nuke. Eredu moduan hartu eta zuen eskoletako umeekin erabiltzen hastera gonbidatzen zaituztet.

Bagoaz! KORRIKA 18 – Kantaren bideoa piktoekin
Kaixo, aspalditik!
Beno, oraingo honetan badakigu zer daukagu….Korrika dator! eta hemen daukazue abestiaren bideoa piktoekin, apur bat girotzeko. Ia, espero dut zuen gustukoa izatea!
Mirentxu
http://www.youtube.com/watch?v=rao5LA0RHsU&feature=youtu.be]

HANSEL ETA GRETEL
SASI GUZTIEN GAINETIK- ipuina piktoekin
ONDO PASA OPORRETAN!!!
Eskoletan agur esateko eguna da gaur; umeak duela astetxo bat dagoz oporretan. Beroa sumatzen dugu iada, asko ez bada ere. Espero dut datorren kurtsoan material berri askoz gehiago igotzea; aurten ni, askok jakingo duzuen bezala, ama izan naiz eta eszedentziagaz egon naiz. Irailean lanera bueltatzen naiz, eta espero dut Mirenek eta biok blogari kea aterako diogula.
Esan bezala ondo ibili oporretan, eta indarberrituta bueltatu!!
musuuuu

GURASO ESKOLA
Kaixo guztioi; bagatoz bueltan barriro be, ni ya lanean nago beraz aurten material askoz gehiago konpartitzea espero dugu.
Hasteko, hemen ipiniko dizuedan orrialdetxo hau aurkeztuko dizuet “Escuela de padres” delakoa. Eskola hau sortu dute gurasoekin inteligentzia emozionala, hizkuntzak, ikas teknika desberdinak, tresna informatiko desberdinei hurbilketa,… etab. lantzeko. Beharrezkoa dena egiteko prest dagoz, bai ordu batzuetako saio/hitzaldiak, zein kurtsoan zehar saio desberdinak ematea.
Oso interesgarria iruditzen zait AMPA-ei begira, baina irakasleentzat ere egokia dela esango nuke.
Hemen duzue link-a zeozer behar izatekotan eurekin kontaktuan ipintzeko: Escuela de padres
Ahaztu zait talde honek Gipuzkoan ematen dituela hitzaldi ta formakuntza hauek esatea.

DOMINO SORTZAILEA
ARASSAC-ekoek sortutako beste programatxo bat. Honetan, asmatuko zenuten bezala, domino ezberdinak sortzeko aukera ematen digu.
Oso errez egiten dira; lehenengo pictoak aukeratu behar dira.
Ondoren bigarren pausuan izenburua eta horrelako beste aukera batzuk aurkitzen dira.
“Generar domino” sakatu eta badago prest!
Bota begiradatxo bat, merezi du eta!

ORDUTEGI SORTZAILEA
Lehenago esan bezala ARASSAC-en gauza pila bat aurki ditzakegu. Horien artean, eta garai honetarako oso erabilgarria, ordutegi sortzaile hau. Euskeraz egiteko aukera dago, bertan pictoak/ argazkiak momentuan eta polito ipiniaz (horrela ez dugu “corta-pega” egiten ibili behar). Hau ere oso errez erabiltzen da.

BAI EUSKARARI- ABESTIAREN BIDEOA PIKTOEKIN
Kaixo.
Atzo Euskararen Nazioarteko eguna ospatu zen. Hori dela eta, betiko kanta baten moldaketa egin dut umeekin lantzeko.
Arazo batzuk izan ditut Araword-eko bertsio berriarekin, beraz, lehengo bertsioa erabili behar izan dut azkenean eta presaka ibili nintzen egun horretan bideoa prest izateko.
Sentitzen dut lehenago atera ez izatea, baina.. leloak dioenez, EUSKARA 365 egun.
Ez izan oso kritikoak! Agur!
Miren

LO DAGO GURE HAURTXOA Gabon Kanta
Kaixo:
Badakigu garai honetan tokatzen dena…
Oraingoan “Lo dago gure hautxoa” gabon kanta uzten dizuet, piktogramekin egokituta, noski.
Espero dut gabon zoriontsuak izatea. Ondo ibili!
Miren
https://www.youtube.com/watch?v=mLDiaVWl6_w&feature=youtu.be

HITZEN ZERRENDA SINFONEKIN
Kaixo.
Hemen uzten dizuet zerrendatxo bat sinfoneak edo trabatuak dituzten hitzekin. Lehenengoz, alfabetikoki ordenatuta daude baina aurrerago badaude sailkatuta sinfonearen arabera: bl, br…
Batzuetan ez zaizkigu okurritzen eta niri ondo datorkit eskura izatea ariketak prestatzeko . Ez da beste munduko gauza bat, baina erabilgarria izango delakoan, hemen daukazue.
Laster arte!
Miren

“LORETXOA”- kantaren bideoa piktoekin
Kaixo berriro.
Konpensatu behar dut aspalditik blogean idatzi ez izatea. Egoera latza, garai txarra.
Badoazue hemen abesti baten bideo bat piktogramekin. Betidanik maite izan dudan kanta bat, ikaragarri gustatzen zait. “Loretxoa”, Exkixu taldearena, hain zuen.
Mss
Mirentxu
LORETXOA- abestiaren bideoa piktrogramekin

kartak hasierako bokalen irudiekin
Kaixo.
Oraingo honetan, karta batzuk uzten dizkizuet kontzientzia fonologikoa lantzeko. Bokalak, hain zuzen ere. Lexikoa lantzeko ere aproposak izan ahal dira.
Kolore ezberdinez antolatuta daude: bokal bakoitza kolore bat, errezago bereizteko, taldeak egiten jolasteko edo zuei bururatzen zaizuena.
Nik printzipioz “burro jokoan” aritzeko asmoz sortu nituen, baina beste modu askotan jolastu daiteke.
Laster arte!
Miren


Irakurketa kartak fonemekin pausuz pausu
Kaixo.
Hemen uzten dizkizuet irakurketa kartak irudi eta dagozkien hitzekin. Memory jolasean aritzeko aproposak, adibidez. Inprimatu eta listo!
Fonemak irakasteko ordenaren arabera antolatuta daude, hau da, lehenengoak m, gero m eta t fonema, ondoren m-t-k.
Nik jarraitutako ordena hauxe izan da, kontuan izanda metodo bakoitzean irakasten diren fonemak ezberdinak direla /p /fonematik aurrera: m-t-k-b-d-g – n-l-p- s-z- r-rr-j-f-tx,tz,ts- eta inbertsak azkenak (an-al-ar-as-az, pan- pal-pas…)
Silaba zuzenak sartzen saiatu naiz, baina akatsen batzuk badaude ( amodio hitza sartu dut n-rekin adibidez), eta batzuetan inbertsak dituen hitzen bat kolatu zait hortik. Era berean, hitz askotan bukaerako -a gehitu dut inbertsa ekiditzeko asmoz (mutila eta ez mutil, adibidez), beti ikasleei irakurketa errazteko nahian, jakina.
Dena den, arazoak edota dudak badituzue, jarri kontaktuan nirekin eta argituko dizuet ahal dudana.
Beno, besterik gabe, hurrengora arte!
Miren
mtkartak mtkkartak mletrakartak bkartak dkartak bdgkartak nkartak lkartak pkartak skartak zkartak jkartak fkartak rsuabekartak rgogorrakartak stxtzkartak alelilolulkartak aneninonun asesisosuskartak azezizozuzkartak arerirorurkartak

ELURRA TEILATUAN – Gabon Kanta
GABEKO IZAR Gabon Kanta piktoekin
BIZKOTXOA
Kaixo:
Hona hemen ikasleekin prestatutako errezeta goxo eta erraza.
Umm, zer goxoa!
Fonemen hormairudiak silabaz antolatuta
Kaixo.
Hemen uzten dizkizuet orri batzuk fonema ezberdinen irudiekin. Bakoitzean silaba horrekiko irudiak daude. Era berean, dokumentuaren azken orrialdeetan koadro bat dago fonema guztiak irudikatuz laburpen gisa eta bukaerako taulan irudien izenak agertzen dira, irudiekin dudak sortuz gero.
Ah, ikasteko ordenean daudela aipatzea ahaztu zait.
Espero dut erabilgarriak izatea, nik neuk behintzat gelako horman jarri ditut batzuk jadanik!
Miren
