Quantcast
Channel: TXIRIBITAK BEGIRATZEN
Viewing all articles
Browse latest Browse all 42
↧

Irakurketa kartak fonemekin pausuz pausu

$
0
0

Kaixo.

Hemen uzten dizkizuet irakurketa kartak irudi eta dagozkien hitzekin. Memory jolasean aritzeko aproposak, adibidez. Inprimatu eta listo!

Fonemak irakasteko ordenaren arabera antolatuta daude, hau da, lehenengoak m, gero m eta t fonema, ondoren m-t-k.Β 

Nik jarraitutako ordena hauxe izan da, kontuan izanda metodo bakoitzean irakasten diren fonemak ezberdinak direla /p /fonematik aurrera: m-t-k-b-d-g – n-l-p- s-z- r-rr-j-f-tx,tz,ts- eta inbertsak azkenak (an-al-ar-as-az, pan- pal-pas…)

Silaba zuzenak sartzen saiatu naiz, baina akatsen batzuk badaude ( amodio hitza sartu dut n-rekin adibidez), eta batzuetan inbertsak dituen hitzen bat kolatu zait hortik. Era berean, hitz askotan bukaerako -a gehitu dut inbertsa ekiditzeko asmoz (mutila eta ez mutil, adibidez), beti ikasleei irakurketa errazteko nahian, jakina.

Dena den, arazoak edota dudak badituzue, jarri kontaktuan nirekin eta argituko dizuet ahal dudana.

Beno, besterik gabe, hurrengora arte!

Miren

kartenirudia

mtkartak mtkkartak mletrakartak bkartak dkartak bdgkartak nkartak lkartak pkartak skartak zkartak jkartak fkartak rsuabekartak rgogorrakartak stxtzkartak alelilolulkartak aneninonun asesisosuskartak azezizozuzkartakΒ arerirorurkartak


↧

Viewing all articles
Browse latest Browse all 42